viernes, 18 de enero de 2013

Kaixo!
      Lan hau burutzerako orduan hastea asko kosta zaidala esan behar dut. Informazio ugari genuen eta guztia kontutan hartzen saiatu nahizen arren, pertsona desberdinak eta bilerak izan dira nire lanaren zentrua.
      Sekula egin ez dudan lana da dinamizatzailearena, eta orokorrean gogorra dela iruditzen zait. Jende mota asko inguruan izanik denekin asmatzea zaila baita. Hau ahalik eta ondoen burutzeko lehenengo bileran pertsonak talde desberdinetan sailkatzea izan zitekeela egokiena iruditu zait (talde bakoitzak helburu desberdinak izanik, bakoitzaren ahalmenera egokituak).
Dantza irakasle izan nintzen urteetan gauza bera egiten nuen. Azken helburua guztiek Fandango eta Arin-Arina dantzatzen jakitea bazen ere, mota desberdinetako jendea nuen eta bakoitzaren ikaste erritmoa desberdina zen. Taldea epe batean azken helburura eramaten jakitea da klabea.
      Lehenengo bileran jarri behar diren helburuak gauzatzen "errazak" izan behar dute, (sekula korreo elektronikorrik izan ez duenak gmaila erabiltzen ikastea adibidez) honek, pertsonak helburua bere kabuz gauzatu duela ikustean, helburuak gauzatzeko konfiantza ematen dio.
      Esperientzia hartzen duten eran, garrantzitsua da egunerokotasunean ikasitakoa erabiltzen jarraitzea. Horregatik egunero eskolako informazioa gmail bidez bidaltzea garrantzitsua izango litzateke.

 1.2 jardueraren garapen inguruko bizipen eta hausnaketak hemen jasotzen jarraituko dut.

Ondo izan denok.

No hay comentarios:

Publicar un comentario