Kaixo denoi!
1.2 atala gauzatzea lortu genuen, taldean lan egitea ongi egon da baina horren denbora gutxian....
Haseran Asierrek sortu zitzaizkion dudak bota zituen ondoren nik ulertzen nuena adierazi nion eta adostasun batera iritsi ostean lana bideratu genuen.
Isabelek bere ideak ere azaldu zituen, hau aurrera eramateko garrantzitsua izan zen Asierrek sorturiko Drive dokumentua. Bertan idazten genuen bakoitzak egiten zuena eta denbora gutxi izan arren, esan behar da funtzionatu duela.
Azterketak medio, egun pare batean utzi nuen lanaren jarraipena eta ordurako Estitxu ere sartu zen taldean.
Bidaltze eguna baino lehen, eginikoari begirada bota azken orduko aldaketak egin eta ondo atera dela dirudi.
P.D: Taldekideek ni baino esperientzia gehiago izatea oso ongi etorri dela iruditzen zait. Zenbait gauzetan galdu samar ikusten baitut nire burua.
IKT-en dinamizazioa ikastetxeetan (2. maila) 2012-13
viernes, 1 de febrero de 2013
jueves, 24 de enero de 2013
1.2 jarduera (TALDEKOA): IKTen erabilpena ikastetxean eta bere ingurune sozialean sustatzen
1.2 JARDUERA
IKASTETXEKO ALDIZKARI DIGITALA
- Partaideak:
- Asier Korta.
- Iker Imaz
- Estitxu Pinatxo
- Isabel Iriondo
- Sarrera:
Gure proiektuak ikastetxeko aldizkari digitala hartzen du ardatz. Gure ikastetxean azkeneko urteetan aldizkari digitala argitaratzen dugu, ikastetxean bertan eta hezkuntza-komunitatean banatzen dena. Horrela, aldizkariaren helburuetariko bat ikastetxea eta ingurune soziala harremanetan ipintzea izango litzateke, batetik gure lanaren adierazle izan nahi duelako, eta bestetik, gure ingurune sozialarekin harremanetan ipintzeko baliozkoa delako.
Lankidetza honen erakusle litzateke aldizkariaren eraketan zuzendaritza taldea, IKT dinamizaltzailea, irakasleak, lankideak, ikasleak, gurasoak, inguruko beste ikastetxeetako irakasleak eta ikasleak, inguruko zerbitzu sozialetako lankideak, osakidetzako lankideak e.a parte hartzen dutela; eta, era berean, banatzen dela ikastetxearen barruan, inguruko beste ikastetxeen artean, gurasoen artean, inguruko zerbitzu sozialen artean e.a.
Aldizkari digitala egiteko erabiltzen ditugun erremintak dira:
- Google Apps. Google-ren tresna honi esker aldizkarian parte hartzen dugun guztiok koordinatu gaitezke.
- Irudi-tratamendurako eta maketaziorako programa bereziak. Hau IKT dinamizatzailearen ardura izango litzateke: Publisher, Indesing, Photoshop, Gimp...
- Online publikatzeko programak (ISUU adibidez).
- Papera, boligrafoak, argazki kamera...
Link honetan gure azkeneko aldizkaria ikusi dezakezue:
- Helburuak:
- Ikastetxea eta ingurune soziala harremanetan ipini. (Ingurune soziala, oro har, izango litzateke gurasoak, inguruko ikastetxeak, ikastetxe hauetako irakasleak eta ikasleak, inguruko zerbitzu sozialetako lankideak, osakidetzako lankideak e.a).
- Ingurune sozialaren parte hartzea bultzatzea.
- Ikastetxean egindako lanaren eta ikastetxea beraren adierazle izan.
- Informazio Komunikazio eta Teknologien erabilpena bultzatu.
- Informazioa, hartu-emanak areagotzeko modu eraginkorrago bat martxan jarriz.
- Ahozko eta idatzizko adierazpena landu; eta irakurmen ulermena hobetu.
- Prestakuntzak antolatu.
- IKT dinamizatzailea. Funtzioak.
- Sorkuntza prozesua dinamizatu eta antolatu.
- Prestakuntza planifikatu eta eskaini.
- Bitartekoak ipini.
- Zalantzak argitu.
- Esparru desberdinak koordinatu.
- Irudi-tratamendurako eta maketaziorako programak erabili.
8. Ingurune sozialarekin harremana bultzatu.-Helburu komun batean elkartzen diren era desberdinetako aktibitateak egituratu modu sortzailean.
9. Ikasleak motibatu.
10. Paperaren erabilera murriztu.
- Esku-hartzen duten pertsonak eta euren funtzioak:
- Zuzendaritza taldea. Funtzioak:
- Aldizkariaren lerro editoriala azpimarratu.
- Aldizkaria publikatu baino lehenago azken begirada eman.
- Finean, zuzendaritza taldeak izango da aldizkariaren azkeneko arduraduna.
- Ingurune sozialarekin harremana bultzatu.
- IKTen erabilpena bultzatu.
- Irakasleak. Funtzioak
- Ikasleak motibatu aldizkarian partehartzeko.
- Ikasleen sorkuntzak koordinatu.
- Norberaren lanak proposatu eta egin.
- IKT dinamizatzailearekin koordinatu.
- Ahozko eta idatzizko adierazpena landu; eta irakurmen ulermena hobetu.
- Ikasleak. Funtzioak.
- Gaiak proposatu
- Proposatutako gaiak landu.
- Ahozko eta idatzizko adierazpena landu; eta irakurmen ulermena hobetu.
- Ingurune soziala: Gurasoak, inguruko beste ikastetxeetako irakasleak eta ikasleak, inguruko zerbitzu sozialetako lankideak, osakidetzako lankideak e.a.
- Gaiak proposatu
- Proposatutako gaiak landu.
- Zuzendaritza-taldeak eta IKT dinamizatzaileak proiektuan duten egitekoa:
Zuzendaritza taldea eta IKT dinamizatzailearen arteko lankidetza funtsezkoa izango litzateke proiektuak aurrera egin dezan. IKT dinamizatzaileak zuzendaritza taldea suspertu beharko du eta zuzendaritza taldea IKT dinamizatzaileari adorea eman beharko dio. Harremana zuzena eta zehatza izan behar da proiektuaren eraketa IKT dinamizatzailearen ardura izan arren. Honek proposatu beharko ditu ideia aurrera egiteko beharrezkoak diren bitartekoak: formakuntza, epeak, tresnak, partehartzaileak... eta zuzendari taldeak behar hauek kudeatu beharko ditu ikastetxearen beharrak kontuan hartuz.
- Ingurune soziala:
Aldizkariaren helburu garrantzitsuenetariko bat ikastetxea bere ingurune sozialarekin harremanetan ipintzea izango litzateke. Aldizkaria tresna bat izan beharko litzateke ikastetxearen sorkuntzak, ideiak, arima... ingurunera eramateko eta, era berean, ingurunearen partehartzea bultzatzeko.
Harremana lantzeko bitartekoak ipiniko dira, IKT dinamizatzaileak sortu edota zabaldu behar dituenak: Google Apps, ikastetxearen blogak, helbide elektronikoak, telefonoa...
- Egingo diren jarduerak; nork eta nola egingo dituen:
- endabizi beharrezkoa dena da zuzendaritza taldearen inplikazioa, gero honek irakasleen partehartzea bultzatzeko, IKT dinamizatzailearen laguntzarekin. Zuzendaritza taldeak proiektuan sinetsi behar du, gero hurrengo pausuak ematen joateko. Orduan, lehendabiziko jarduera izango litzateke zuzendaritza taldeari proiektu suspergarria aurkeztea.
- Jarduera honetan parte hartuko luketen zuzendaritza taldeak eta IKT dinamizatzaileak eta bilera batzuen ondoren proiektuari forma emango zitzaion.
- Hau eta gero, bigarren jarduera irakasleen prestakuntza izango litzateke. Kooperazioa ideiaren ardatza denez, Google Apps-en inguruko prestakuntza oso baliozkoa izango litzateke. Hortik aparte, irakasleek ezagutu beharko lukete aldizkari bat egiteko orduan landu ahal diren lerro kurrikularrak eta mota honetako tailer batek hezkuntzan dituen onurak.
- Prestakuntza honen arduraduna IKT dinamizatzailea izango litzateke. Saioen kopuruAldizkari bat martxan jartzeko leha irakasleen aurre-prestakuntzaren arabera izango da.
- Beste momentu batean gurasoen prestakuntza ere landu daiteke, baina hau agian bigarren mailako ardura da.
- Proiektua eta prestakuntza izanda, lanean hasteko ordua da. Horrela, hirugarren jarduera antolaketa izango litzateke. Zuzendaritza taldeak eta IKT dinamizatzaileak azpimarratu beharko lituzkete egile desberdinak kontuan hartu behar dituzten lanak entregatzeko epeak, lanak entregatzeko baldintzak, non utzi behar diren lanak... Honetaz, interesantea izango litzateke koordinazio talde bat eratzea non parte hartu ahal duten IKT dinamizatzailea, eta irakasle, ikasle eta gurasoen ordezkariren bat.
- Laugarren jarduera edo jarduera mota irakasle bakoitzak bere ikasleekin antolatzen dituenak izango lirateke. Hau sorkuntza prozesua izango litzateke.
- Eta bostgarren jarduera egindakoaren tratamendua, maketazioa eta online argitalpena. Honen arduraduna IKT dinamizatzailea izango litzateke.
- Proiektua kontrolatzeko sistema:
Proiektuaren sormena kontrolatzeko orduan momentu desberdinetan maila desberdinak daude:
- Ikasleak/egileak kontrolatu behar du bere sormena. Bere ardura da idatzitakoa modu egokian aurkeztea.
- Irakasleak kontrolatu beharko lituzke ikasleak egindako lanak.
- IKT dinamizatzaileak zuzendu beharko lituzke ikasleak, gurasoak, inguruko beste ikastetxeetako irakasleak eta ikasleak, inguruko zerbitzu sozialetako lankideak, osakidetzako lankideak... ekarritako lanak.
- Azkenean, zuzendaritza talde da lanaren arduraduna.
viernes, 18 de enero de 2013
Kaixo!
Lan hau burutzerako orduan hastea asko kosta zaidala esan behar dut. Informazio ugari genuen eta guztia kontutan hartzen saiatu nahizen arren, pertsona desberdinak eta bilerak izan dira nire lanaren zentrua.
Sekula egin ez dudan lana da dinamizatzailearena, eta orokorrean gogorra dela iruditzen zait. Jende mota asko inguruan izanik denekin asmatzea zaila baita. Hau ahalik eta ondoen burutzeko lehenengo bileran pertsonak talde desberdinetan sailkatzea izan zitekeela egokiena iruditu zait (talde bakoitzak helburu desberdinak izanik, bakoitzaren ahalmenera egokituak).
Dantza irakasle izan nintzen urteetan gauza bera egiten nuen. Azken helburua guztiek Fandango eta Arin-Arina dantzatzen jakitea bazen ere, mota desberdinetako jendea nuen eta bakoitzaren ikaste erritmoa desberdina zen. Taldea epe batean azken helburura eramaten jakitea da klabea.
Lehenengo bileran jarri behar diren helburuak gauzatzen "errazak" izan behar dute, (sekula korreo elektronikorrik izan ez duenak gmaila erabiltzen ikastea adibidez) honek, pertsonak helburua bere kabuz gauzatu duela ikustean, helburuak gauzatzeko konfiantza ematen dio.
Esperientzia hartzen duten eran, garrantzitsua da egunerokotasunean ikasitakoa erabiltzen jarraitzea. Horregatik egunero eskolako informazioa gmail bidez bidaltzea garrantzitsua izango litzateke.
1.2 jardueraren garapen inguruko bizipen eta hausnaketak hemen jasotzen jarraituko dut.
Ondo izan denok.
Lan hau burutzerako orduan hastea asko kosta zaidala esan behar dut. Informazio ugari genuen eta guztia kontutan hartzen saiatu nahizen arren, pertsona desberdinak eta bilerak izan dira nire lanaren zentrua.
Sekula egin ez dudan lana da dinamizatzailearena, eta orokorrean gogorra dela iruditzen zait. Jende mota asko inguruan izanik denekin asmatzea zaila baita. Hau ahalik eta ondoen burutzeko lehenengo bileran pertsonak talde desberdinetan sailkatzea izan zitekeela egokiena iruditu zait (talde bakoitzak helburu desberdinak izanik, bakoitzaren ahalmenera egokituak).
Dantza irakasle izan nintzen urteetan gauza bera egiten nuen. Azken helburua guztiek Fandango eta Arin-Arina dantzatzen jakitea bazen ere, mota desberdinetako jendea nuen eta bakoitzaren ikaste erritmoa desberdina zen. Taldea epe batean azken helburura eramaten jakitea da klabea.
Lehenengo bileran jarri behar diren helburuak gauzatzen "errazak" izan behar dute, (sekula korreo elektronikorrik izan ez duenak gmaila erabiltzen ikastea adibidez) honek, pertsonak helburua bere kabuz gauzatu duela ikustean, helburuak gauzatzeko konfiantza ematen dio.
Esperientzia hartzen duten eran, garrantzitsua da egunerokotasunean ikasitakoa erabiltzen jarraitzea. Horregatik egunero eskolako informazioa gmail bidez bidaltzea garrantzitsua izango litzateke.
1.2 jardueraren garapen inguruko bizipen eta hausnaketak hemen jasotzen jarraituko dut.
Ondo izan denok.
miércoles, 16 de enero de 2013
Suscribirse a:
Entradas (Atom)